Plentziako zubia berritzeko lanak hasi dituzte

Ander Zarraga 2025ko ira. 25a, 14:14

Plentziako zubia berritzeko lanek hiru hilabeteko epea izango dute. © PLENTZIAKO UDALA

Plazatxoko pirulia kenduko dute eta zubia berriz ere margotuko dute, iraupen handiko margo ekologiko eta anti-korrosiboakaz eta panelak ere ordezkatuko dituzte. Lanek hiru hilabeteko iraupena izango dute.

Plentziako Udala Geltokiko Zubia eraberritzen ari da, eta hurrengo hiru hilabeteetan azpiegiturak irudi berria eta erabilera modernoagoak izango ditu. Obrak guztira 648.787,90 euroko aurrekontua du, horietatik 208.300 euro Europar Batasunak finantzatutako Next Generation EU fondoetatik jasotako laguntza gisa. Proiektua Uriberen Helmugako Jasangarritasun Turistikoko Planaren barruan kokatzen da, Jata Ondo elkarteak gidatuta.

Lan nagusien artean, zubiaren azpialdeko pintura integrala berrituko dute; hesietako metakrilatozko panel berriak jarriko dituzte, irudi berriakaz; web-kamera baten eta jendea zein bizikletak zenbatzen dituen kontagailu adimendunaren instalazioa; eta totem interaktibo baten jarriko dute, ukipen-pantailagaz, informazio turistikoa eta udaleko datuak kontsultatzeko aukera emango duena.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun