Plentzian Ehun Bai Hitz ekimena abiatuko dute, euskararen aldeko urrats kolektiboa emateko

Ander Zarraga 2025ko urr. 22a, 15:56

Plentziako Udalak herritarrak Ehun Bai Hitz euskararen aldeko ekimenean parte hartzera gonbidatu ditu. Helburua 100 pertsona biltzea da, adin guztietakoak, euskararen aldeko ekintza zehatzak eta ibilbide-orria elkarregaz diseinatzeko.

Topaketa azaroaren 9an egingo dute, 11:00etan, Ontziola plazan, eta euria eginez gero Goñi Portalera lekualdatuko dute. Antolatzaileek azpimarratu dute ekimena herritik eta herriarentzat izango dela, euskararen biziberritzea komunitatearen indar kolektiboan oinarrituta: "Herria bakarrik salba dezake herria", nabarmendu dute.

Parte hartzeko izena ematea ezinbestekoa izango da, eta interesa dutenek azaroaren 5a baino lehen eman behar dute izena Udalaren webgunean edo turismo bulegoan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun