Plentziako eliza musika klasikoaren tenplu bilakatuko dute aste-akabuan

Ander Zarraga 2025eko azaroaren 12a

Luken Munguira eta Jose Luis Echechipia musikarien emanaldiagaz hasiko zikloa, barikuan, 19:00etan.

Azaroaren 14tik 16ra bitartean, organoa, pianoa, biolina eta ahots lirikoak protagonista izango dituzten emanaldiak eskainiko dituzte Plentziako Musika Klasiko Jaialdian. 

Lehen egunean, azaroaren 14an, 19:00etan, Jose Luis Echechipia organo-jotzaileak eta Luken Munguira tenorrak arituko dira. Bigarren egunean, azaroaren 15ean, Emakume Konpositoreak izeneko emanaldia eskainiko dute Maite Villate piano-joleak eta Iñaki Lagos biolinistak. Amaitzeko, azaroaren 16an, 17:00etan, Backstage familiarrak itxiko du jaialdia: Alberto Nuñez, Adhara Martínez, Jesus Zaballa eta Georgina Barrios izango dira oholtzan, tenor, baritono, mezzosoprano eta pianoagaz.

Plentziako Udalak gonbidapena luzatu die herritar guztiei doakoak izango diren emanaldi horietaz gozatzera: "Musika klasikoaz gozatzeko aukera paregabea da, gure eliza kultura eta artearen topagune bihurtuz".

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun