Plentziako Merkatari, Ostalaritza eta Zerbitzuen Elkarteak Plentzi&Shop Gabonetan 2025 ekimena abiatu du, Plentziako Udalaren, Bizkai Dendak-en eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntzagaz, tokiko merkataritza sustatzeko asmoz. 10 euroko 500 kupoi banatuko dituzte herritarren artean eta 900 euro arteko sariak zozkatuko dira. Guztira, 5.900 euro inbertituko dira ekimenean.
Era berean, saritu gabeko kupoiakaz 2026ko urtarrilaren 5ean egingo den zozketan parte hartzeko aukera egongo da. Zozketa honetan parte hartzeko, kupoiaren atzealdea bete eta Plentziako Turismo Bulegoko kutxa batean utzi behar dira.