Plentziak Auzotaxiren zerbitzura atxikitzeko epea ireki du

Beatriz Antona Uribe 2025eko abenduaren 30a

Indarrean dagoen taxiaren udal-lizentzia duten eta Plentzian bidaiariak jaso ditzaketen taxilariek parte hartu ahal izango dute zerbitzu honetan. Udal-zerbitzu honetara atxikitzeko eskaera egiteko epea urtarrilaren 8ra arte egongo da irekita.

Zerbitzu honi esker, Plentziako herritarrek 3 euro ordainduko dituzte herrian egindako ibilbide bakoitzeko, eta 6 euro Urdulizko eta Gorlizko ospitaleetara, Gorlizko Etengabeko Arreta Gunera eta Gorlizko podoloarengana joateko. Zerbitzua arautzen duen dekretuan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte interesdunek. Zerbitzua martxan jartzen denean, Udalak bando bidez jakinaraziko ditu informazio osagarri eta harremanetarako telefonoak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun