Trafiko etenaldiak egongo dira Gaminiz kalean konpontze lanak direla eta

Beatriz Antona Uribe 2026ko urtarrilaren 7a

Plentziako Gaminiz kaleko zati bat itxiko dute urtarrileko hainbat egunetan, zoladura konpontzeko eta euri-uren kanalizazio lanak egiteko. Lanak urtarrilaren 7an hasiko dira eta 16an amaituko dira. Gaminiz kalea eta Andra Mari bidearekiko elkargunearen arteko tartea itxita egongo da egun horietan, 8:00etatik 18:00etara.

Obrak irauten duten bitartean, trafikoak aldaketa nabarmenak izango ditu. Ezin izango da Azurtegiondo plazara sartu Gaminiz kaletik. Horren ordez, Kale Barritik egin beharko dira sarrera-irteerak. Itxitako tartean, lan-ordutegian, eremu horretan dauden garajeek ez dute sarrera zuzenik izango. Itxitako tartetik kanpo dauden garajeetako ibilgailuek kontrako norabidean atera beharko dute, Portaleta kalerantz. Puntu horretan, bidea bi noranzkoa izango da aldi baterako.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun