Lan nagusien artean, egituraren mantentze-lan sakonak egin dira, zubiaren egoera ez baitzen onea. Hasiera batean 20 urteko iraupena aurreikusten bazen ere, egindako azterketek erakutsi dute hurrengo esku-hartzea zazpi urte barru egin beharko dela. Horrez gain, pirulia kendu da, eta zubian zehar doazen hornidura-sareetan hobekuntzak egin dira.
Itxura eta erabilgarritasuna ere berritu dira: panelak ordezkatu eta argiztapen berria jarri da, ikusgarritasuna hobetzeko. Teknologiaren alorrean, berriz, pantaila taktila eta webcam bat instalatu dira, informazioa eta jarraipena errazteko.
Lanei amaiera eman badiete ere, bada etorkizunera begirako beste jarduketa bat aurreikusita. Zubiaren goiko aldea eta hesiak margotu zein saneatzea geratzen da egiteko, eta horretarako 200.000 euroko aurrekontua (BEZa aparte) aurreikusi da.