Mugimendu feministaren esanetan, "sistema patriarkalak gure bizitzetako espazio guztiak hartzen ditu", eta festak ez dira salbuespena: "jaietan ere, indarkeria matxistak gogor kolpatzen gaitu" azpimarratu dute, erasotzaileak gizonezkoa izaten direla nabarmenduta. Halaber, adierazi dute ez dela lehen aldia eta, zoritxarrez, ez dela azkena izango, eta herritar guztiei, gizonei bereiziki dei egin diete erantzukizuna hartzera: "Denon ardura da herri feminista eraikitzeko lan egitea".
Azkenik, Mugimendu feministak argi utzi du ez dutela isiltasunik onartuko: erasoak salatzen jarraituko dutela adierazi dute, eta "autodefentsa feminista" erabiliko dutela, "zaindu, saretzen eta indartzen" jarraitzeko konpromisoagaz. Oharra mezu argi bategaz amaitu dute: "Erasoen aurrean, autodefentsa feminista", eta antolatuta eta sarean, indarkeriarik gabeko herri feminista eraikitzea dutela helburu.