Egoera hau 2021ean egindako amarralekuen esleipen-prozesutik dator. Izan ere, tokiko erabiltzaile talde batek auzitara eraman zuen prozedura, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak arrazoia eman zien, Jaurlaritzak irizpide okerrak aplikatu zituela ondorioztatuta. Hori horrela, administrazioak 2021eko esleipena baliogabetu du, otsailaren 18an sinatutako ebazpen baten bidez.
Hala ere, epaiek interpretazio ezberdinak dituztela ikusita, Jaurlaritzak prozedura judizial berezi bat aurkeztu du. Horren bidez, epaitegiek zehaztu dezaten nola bete behar diren epaiak eta zein urrats jarraitu behar den aurrerantzean.
Amaia Barredo Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak azaldu du helburua epaien ebazpena "zorroztasunez eta segurtasun juridikoarekin" betetzea dela.
Bien bitartean, Eusko Jaurlaritza 2017tik indarrean dagoen amarralekuen araudia berrikusten ari da, eta Euskadiko kostalde osorako aisialdi nautikoari buruzko plan gidaria prestatzen hasi da, xedea portuetan dauden amarralekuen eskaintzaren zein gero eta handiagoa den eskariaren arteko desoreka modu egituratuan lantzea izanik.