Ekimena Zubi zurian hasiko da, 12:00etan egingo den ekitaldiagaz. Ostean, 12:15ean, martxa itsasadarretik eta manifestazioari hasiera emango diote, Bad Sound taldearen ur-kontzertuak girotuta.
Eguerdiko ekitaldien ostean, jarduerak Plentziako Ontziola plazako gunera lekualdatuko dira:
- 14:00 Txosna irekiko dute, pintxoak, brotxetak eta bokatak eskuragai egongo direlarik.
- 15:00 Herri-bazkaria egingo dute (tiketak ohiko lekuetan eskuratu daitezke).
- 16:30 Bazkaloste girotua izango da Oier Asla eta sorpresaren bategaz.
- 16:30etik 18:30era, umeentzako gunea egongo da martxan.
- 18:30 Orkresta elektrotxarangak girotuko du arrastia.
- 21:00 Brotxetak salgai egongo dira.
- 22:00 Kontzertuak izango dira Ontziola plazako karpan, Eskafandra, EH Sukarra eta Malakias taldeen eskutik.
Antolatzaileek herritarrak animatu dituzte "Denak etxera!" lelopean parte hartzera eta egitaraua zabaltzera. Informazio gehiagorako, @itsasmartxa sare sozialak kontsulta daitezke.