Plentziako Udalak etxe guztietara bidali du aldizkari hau, 2023an aurkeztutako Gobernu Planaren egitura berari jarraiki, herritarrek egindako lana erraz konpara dezaten. Ekimenaren asmoa honela laburbildu dute: "Hauteskundeak baino urtebete lehenago aurkezten da, prozesu politikoa ez oztopatzeko".
Dokumentuak proposatutako neurrien laburpena da, bakoitza bere egoeraren arabera sailkatuz: beteta (neurria planean adierazten zen bezala egin da), bidean (neurri horretan lanean ari dira), ez da egingo (une honetan ez egitea erabaki dute) eta kanpo (erakunde blokeatzaileengatik edo udalaren esku ez dauden arrazoiengatik aurrera egin ezin izan den proiektua).
Gardentasuna bermatzeko asmoz, aldizkariak QR kodeen atal bat du, informazio garrantzitsuenean sakontzeko eta datu zehatzagoak eskuratzeko aukera emanez. Txostenak Plentziako esparru asko biltzen ditu, hala nola Arpillao, merkataritza, kirol instalazioak, irisgarritasuna, komunikazioa, hondakinen kudeaketa eta memoria historikoa.
Azkenik, Udalak herritarrak aurkezpen publikora gonbidatu ditu aldizkariaren edukia azaltzeko eta zalantzak argitzeko: maiatzaren 6an izango da, 18:00etan, Goñi Portalen.