Plentziako Mahai Feminista berraktibatzeko prozesua abiatu dute

Ander Zarraga 2026ko uztailaren 7a

Plentziako Mahai Feminista osatzeko prozesua abiatzeko galdetegi bat jarri dute herritarren eskura.

Plentziako gihar feministak indartzeko eta herriko emakumeen beharrak, kezkak eta proposamenak jasotzeko prozesua jarri dute martxan. Helburua Plentziako Mahai Feminista berraktibatzea da, gune ireki, anitz eta parte-hartzailea osatuz, eta etorkizuneko ekintzak zein proiektuak herritarren ekarpenetatik abiatuta diseinatzea.

Daborduko zabalik dagoen prozesuaren bidez, emakumeen ahalduntze kolektiboa indartu, belaunaldien arteko elkarrizketa sustatu eta elkarlanerako dinamikak berriro aktibatu gura dituzte. Antolatzaileek nabarmendu dute herriko emakumeen parte-hartzea "ezinbestekoa izango dela horretarako, mahai feministaren norabidea eta lehentasunak modu partekatuan zehazteko.

Horretarako, galdetegi anonimo bat zabaldu dute. Parte-hartzea borondatezkoa izango da, eta jasotako datuak modu agregatuan erabiliko dituzte, etorkizuneko dinamikak eta ekintzak diseinatzeko. Galdetegia online bete daiteke, honbako lotura honen bitartez helbidean.

Horrez gainera, galdetegia paperean betetzeko aukera ere egongo da Plentziako hainbat gunetan: Goñi Etxean, Turismo Bulegoan, Jubilatuen Etxean eta anbulatorioan. Sustatzaileek azaldu dutenez, "emakume" terminoa modu irekian ulertzen dute, genero-identitate desberdinei lekua eginez; horregatik erabiltzen dute izartxoa deialdian.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun