Egitaraua

Txipio auzoko festak txikiak izan arren, xarma handia dute

Ander Zarraga 2026ko uztailaren 7a

Besteak beste, bariku arrastian, Plentziako Itxas Eder taldeak kantujira egingo du Txipioko auzoko jaietan.

Itsasadarraren beste aldean egon arren, izaera propioa duen auzoa da Txipio. Hala udako jaien hasiera bertan ospatzen dela esan daiteke. Auzo honetako jaien ospakizunaren erdigunean eskola dago, hainbat ekintza bertan egiten baitira, hala nola umeentzako ekintzak, dantzak, zezensuzkoa edo aire zabaleko zinema. Festak Errotabarriko futbol zelairaino ere hedatzen dituzte, Wakling Footbal txapelketagaz.

Egitarua:

Uztailak 10, barikua

  • 11:00 Txupinazoa eta txistulariak.
  • 12:00 Lore-eskaintza eta aurreskua.
  • 17:00 Umeentzako jolasak eta tailerrak, eskolako patioan.
  • 19:00 Dantza-saioa, Plentziako Itxas Eder taldearen eskutik, eskolako patioan.
  • 20:00 Kantujira, Plentzia Kantaguneren eskutik, eskolako patioan.
  • 20:00 Talo-jana, eskolako patioan.
  • 21:30 Zezensuzkoa, eskolako patioan.
  • 22:00 Aire zabaleko zinema.

Uztailak 11, zapatua

  • 09:30-14:00 Walking Football San Kristobal txapelketaren X. urteurrena —IX. Kendal Kopa—, Errotabarrin.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun