Udako jaiak 2026

Karmen jaietan ere ospakizun handia izango dute plentziarrek

Ander Zarraga 2026ko uztailaren 13a

Plentziako Karmen jaietan itsasadarretik prozesioa egiten dute urteroko ohiturari jarraituz.

Aurtengo Karmen jaiak uztailaren 16tik eta 19ra ospatuko dituzte Plentzian. Egun horietarako ohiko itsas-prozesioa eta jai-giroan murgiltzeoko hainbat ekintza antolatu dituzte, hala nola sardina-jana, kantujira, zezensuzkoa edo eskupilota partidak.

Uztailak 16, eguena
Karmengo jaiak

  • 11:00 Txupinazoa.
  • 12:00 Karmengo Ama Birjinaren omenezko meza, elizan.
  • 13:00 Txaranga, Eleiz enparantzatik portura.
  • 18:00 Karmengo Ama Birjinaren jaitsiera, elizatik itsasontzira.
  • 18:30 Itsas-prozesioa. Arkoteren trainerak irekiko du prozesioa; ondoren, Ama Birjinaren itsasontzia eta izena eman duten gainerako parte-hartzaileak joango dira.
  • 19:30 Karmengo Ama Birjinaren omenezko aurreskua eta Salbea.
  • 19:30 Dantza-saioa, Plentziako Itxas Eder taldearen eskutik.
  • 21:45 Zezensuzkoa.

Uztailak 17, barikua

  • 18:00 Pala-txapelketa, Jai Alai frontoian.
  • 19:30 Sardina-jana. Edalontzia norberak eraman beharko du.
  • 20:00 Kantujira, Plentzia Kantaguneren eskutik, portuan.
  • 21:45 Zezensuzkoa.
  • 22:00 Oilar Beltzak taldearen emanaldia.

Uztailak 18, zapatua

  • 10:00 Marmitako-txapelketarako izen-ematea.
  • 11:00-14:00 Umeentzako jolasak.
  • 14:00-14:30 Marmitakoen aurkezpena.
  • 15:00 Sari-banaketa.
  • 18:00 Bertso-poteoa portuko tabernetatik.
  • 18:00 Salseo.
  • 21:45 Zezensuzkoa.

Uztailak 19, domeka

  • 19:00 Plentziako Emakumezkoen II. Esku Pilota Txapelketako finalaurrekoak, Jai Alai frontoian.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun