Udako jaiak 2026

Madalentxuak eta Madalenak handikiro ospatuko dituzte Plentzian

Ander Zarraga 2026ko uztailaren 16a

Aurreko urteetako Madalentxuak izango dira jai hauetako protagonista nagusiak.

Plentzian Madalenak ez dira nolanahiko jaiak. Uztailaren 18an abiatuko diren Madalentxu Egunetik hasita, uztailaren 22ko eguneko ospakizun handira arte, hainbat jarduera prestatu dituzte Plentzian herritarrek aspertzeko aukerarik izan ez dezaten: zezensuzkoak, kirol-lehiaketak, lehiaketa gastronomikoak, musika... 

Madalentxu Eguna
Uztailak 18, zapatua

  • 14:00 Tortilla-lehiaketa, Isuskitzan. Bi kategoria egongo dira: umeak eta helduak —18 urtetik gorakoak—.
  • 21:00 Jam Blues & Soul Sessiona.

Uztailak 19, domeka

  • 13:00 Paella-lehiaketa.
  • 17:00 Sari-banaketa.
  • 18:00 Social SBK.

Uztailak 20, astelehena

  • 18:00 Bitsaren jaia.
  • 20:00 Got Talent.

Madalenak
Uztailak 21, martitzena

  • 19:30 Txupinazoa, Madalentxuen eskutik, eta agurra, Itxas Ederren eskutik. Ondoren, Eingo taldearen kantujira Madalentxuakaz, herrian zehar.
  • 20:00 Madalena’s Cup II. kronoeskalada.
  • 21:00 Natural BPM.
  • 22:00 Zezensuzkoa, futbito-zelaian.

Uztailak 22, eguaztena

  • 11:00 Txupinazoa txistulariakaz.
  • 11:30 Madalentxu eta Udalbatzaren kontzentrazioa Ontziola plazan, Eleiz enparantzara igotzeko.
  • 12:00 Meza Madalen Mirena deunaren omenez, eta aurreskua.
  • 13:30 Musika-bandaren kontzertua, Ontziola plazan. Euria eginez gero, elizan.
  • 15:00 Fanfarriaz girotutako koktela.
  • 18:00 Umeentzako puzgarriak, futbito-zelaian. Euria eginez gero, Jai Alai frontoian.
  • 18:00 Nagusientzako bingo-arrastia.
  • 21:30 Lehian taldearen erromeria.
  • 22:00 Zezensuzkoa, futbito-zelaian.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun