Gaia Plentziako EAJk osoko bilkurara eraman zuen. Jeltzaleek jarduketaren egoeraren inguruan galdetu zuten, EH Bilduk bere garaian Estatuko Aurrekontu Orokorren bidez Plentziarako lortutako inbertsio gisa aurkeztu zuela gogorarazita. Udal Gobernuak Estatuko Gobernuak hartutako konpromisoak ez dituela bete eta, ondorioz, jarduketari uko egingo zaiola erantzun zuen.
Erantzun horren ostean, EAJk azalpen gehiago eskatu ditu. Alderdiaren ustez, herritarrek jakin behar dute iragarritako proiektuakaz zer gertatzen den eta, aurrera egiten ez dutenean, zergatik geratzen diren bidean. "Herritarrek iragartzen diren proiektuen ibilbidea ezagutzea merezi dute: zeintzuk gauzatzen diren benetan, zeintzuk ez, eta bidean geratzen direnean, zergatik gertatu den hori", adierazi dute.
Jeltzaleek, beraz, Udal Gobernuari eskatu diote argitzeko zergatik ez den gauzatuko 200.000 euroko jarduketa eta zer aukera dituen mahai gainean proiektua behin betiko baztertuta gera ez dadin. "Iragarki gutxiago eta emaitza gehiago. Garrantzitsuena ez da inbertsioa lortu dela jakinaraztea, baizik eta inbertsio hori Plentziara iristea eta herritarrei mesede egitea bermatzea", ondorioztatu dute.