Urriaren 2tik 4ra Plentziak Erdi Arora egingo du salto

Izaro Garcia

Hiru egunetan, animazioez gain, artisautza-postuak eta janaria egongo da nonahi.

Plentziak Erdi Aroko itxura hartuko du urriaren 2tik 4ra, hiru egunez luzatuko den azokagaz. Egitaraua goizetik gauera luzatuko da, eta ume zein helduentzako ikuskizunak, kalejirak eta bestelako jarduerak izango dira.

Azoka barikuan, urriaren 2an, 11:00etan zabalduko dute, eta ordu erdi geroago hasiko dira lehen animazioak, ludoteka, tortura-erakusketa eta kanpalekuaren irekieragaz. Eguerditik aurrera erakustaldi-tailerrak egingo dituzte, eta 18:00etan izango da inaugurazio nagusia, desfile handi bategaz.

Lehenengo egunetik kaleak etengabeko mugimenduan izango dira. Ramalleria taldearen musika-kalejirak, txotxongiloak, soldadu mertzenarioak eta Gzarkuk gidatutako "orkestra-gizon misteriotsua" izango dira, besteak beste. Gaua 22:00etan Farralis erritua su-ikuskizunagaz amaituko dute.

Aste-akabu osoan, ikuskizunak kalean

Zapatuan, urriaren 3an, azoka 11:00etan esnatuko da berriro Ramalleriaren musikagaz, eta egun osoan zehar txotxongiloak, Dragoi Handia, Juglaria, Los Bufones Zascandiles, Circoloco eta bestelako pertsonaiak ibiliko dira kaleetan. Gauean, 22:15ean, Farralis erritua su-ikuskizuna errepikatuko dute.

Domekan ere 11:00etatik aurrera izango da zer ikusi eta egin. Dragoi Handia, Sebastopoleko organilleroa, Saïd Paganis, Sueños de Juglar eta txotxongiloak izango dira egunean zehar. 21:00etan emango diote amaiera azokari, beste behin ere Farralis erritua su-ikuskizunagaz.

Hiru egunetan, animazioez gain, artisautza-postuak, janaria eta Erdi Aroko giroan murgiltzeko txokoak izango dira Plentziako kaleetan.

 

Urriak 2, barikua

  • 11:00 Erdi Aroko azokaren irekiera.
  • 11:30 Ludoteka, tortura-erakusketa eta kanpalekuaren irekiera.
  • 12:00 Erakustaldi-tailerren hasiera.
  • 18:00 Inaugurazio handia desfileagaz. 
  • 18:30 Txotxongiloak.
  • 19:15 Ramalleria + Chawasee.
  • 20:00 Soldadu mertzenarioa janzten. 
  • 20:30 Gzarkul, orkestrazio misteriotsua.
  • 21:15 Ramalleria, musika-kalejira.
  • 22:00 "Farralis erritua" su ikuskizuna.

Urriak 3, zapatua

  • 11:00 Erdi Aroko azokaren irekiera. 
  • 11:00 Ramalleria, musika-kalejira.
  • 12:00 Txotxongiloak.
  • 12:30 Dragoi handia + Ramalleria + Suenos de Juglaría + Los Bufones Zascandiles + El Organillero de Sebastopol.
  • 13:00 Soldadu mertzenarioa janzten.
  • 13:30 Gzarkul, orkestrazio misteriotsua. 
  • 14:30 Cirociclo.
  • 17:30 Txotxongiloak.
  • 18:00 Ramalleria + Dragoi handia + Saíd Paganis.
  • 18:30 Soldadu mertzenarioa janzten. 
  • 20:00 Txotxongiloak. 
  • 20:30 Ramalleria + Legendarium.
  • 21:00 Gzarkul, orkestrazio misteriotsua. 
  • 21:30 Gaueko dragoia + suaren semeak + Ramalleria.
  • 22:15 "Farralis erritua" su ikuskizuna. 

Urriak 4, domeka

  • 11:00 Erdi Aroko azokaren irekiera. 
  • 11:30 Ramalleria, musika-kalejira. 
  • 12:00 Txotxongiloak.
  • 12:30 Dragoi handia + Ramalleria + El Gigante y el Pastor + El Organillero de Sebastopol.
  • 13:00 Soldadu mertzenarioa janzten. 
  • 13:30 Txotxongiloak. 
  • 14:00 Gzarkul, orkestrazio misteriotsua. 
  • 14:30 Ciroctico.
  • 17:00 Txotxongiloak. 
  • 17:30 Legendarium + Ramalleria + Sueños de Juglaría.
  • 18:00 Pico Flauta.
  • 18:30 Txotxongiloak. 
  • 19:00 Dragoia + Ramalleria + Saíd Paganis.
  • 19:30 Soldadu mertzenarioa janzten. 
  • 20:00 Gzarkul, orkestrazio misteriotsua. 
  • 20:30 Suaren semeak + Ramalleria.
  • 21:00 "Farralis erritua" su ikuskizuna.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun