Hala, Plentziako hondartza, itsasadarra edo alde zaharra ezagutzera datozenek museoan izango dute herriari buruzko informazioa jasotzeko erreferentziazko gune berria. Zerbitzuaren berrantolaketak turismoa eta tokiko historia elkarrengana hurbiltzea du helburu, bisitariek herriaren iragana ere ezagutzeko aukera izan dezaten.
Izan ere, Butroeko Plasentiako Museoa museoa ez da erakusketa-gune hutsa. Herriko antzinako udaletxea hartu zuen XVI. mendeko eraikinean dago, alde zaharrean, eta Plentziaren zein inguruko herrien historia gordetzen du, bereziki itsasoagaz izan duten lotura. Bertan, nabigaziorako tresnak, itsasontzien maketak, dokumentu historikoak, argazkiak eta bestelako objektuak ikus daitezke.
Museoak 1998an zabaldu zituen ateak, eta gaur egun 1.450 pieza historiko baino gehiago biltzen ditu bere bilduman. Horietako asko herritarrek eta itsasoagaz lotura izan duten pertsonek emandakoak dira. Horrela, Plentziako itsas iragana ez ezik, belaunaldiz belaunaldi jasotako oroitzapenak ere gordetzen ditu.