"Loreak" filmak oso kritika onak jaso ditu eta Goya sarietarako nominatua izan da "pelikularik onenaren" atalean, euskaraz egindako lehenengoa. Gainera, beste hainbat sari jaso ditu. Sopelan ere arrakasta ziurtatuta dauka.
Zapatu honetarako, hilak 24, jarri zuten "Loreak" filmaren proiekzioa Kurtzio kultur etxean. Baina ikusleen eskura jarritako egun berean agortu egin ziren txartelak. Gauzak horrela, domekarako beste saio bat programatu zuen Sopelako Udalak. Oraingo honetan, Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga zuzendariren parte hartzerik gabe. Horretarako sarrerak ere amaitu egin dira jada.
"Loreak" filmak oso kritika onak jaso ditu eta Goya sarietarako nominatua izan da "pelikularik onenaren" atalean, euskaraz egindako lehenengoa. Gainera, beste hainbat sari jaso ditu. Sopelan ere arrakasta ziurtatuta dauka.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!