“Erabakitzeko eskubidearen inguruko korapilo nagusiak askatzeko ahalegina” da filma, iragarri dutenez. Gure Esku Dago dinamikaren sustraitze prozesua kontatzen du, eta erreferenteak diren hainbat lagunen adierazpenak bildu dituzte. Bestalde, Sopelako Gure Esku Dago taldeak bere web orri berria martxan jarri du. Bertan, antolatzen dituzten ekimenez informatuko dute. Sopelako taldeagaz harremanetan jartzeko ondoko helbidea jarri dute: gureeskudagosopela@gmail.com
Batetik, Durango eta Iruñea arteko ekaineko giza katearen eta Gure Esku Dagoren sustraitze prozesua kontatzen du "Jostunak; herritarren borondateak jositako istorio bat" dokumentalak; "hedabideetan agertzen ez den kronika": nola abiatu ziren lehen batzordeak, lehen asmoak...
Bestetik, "erreferentzia" diren hainbat lagunen adierazpenak jaso dituzte. "Erabakitzeko eskubidearen inguruko korapilo nagusiak askatzeko ahalegina" da, dinamikaren arabera: "Zein da euskal subjektua? Erabakitzeko eskubidea abertzaleen kontua da ala demokrazia ariketa hutsa? Zer da lehenbizi, legea ala herritarren borondatea?", galderei erantzuna ematen saiatzen dira. Parte-hartzaileen artean daude, besteak beste, Garbiñe Biurrun epailea, Gemma Zabaleta Jaurlaritzako sailburu ohia, Jose Elorrieta ELAko idazkari nagusi izandakoa, Carlos Garaikoetxea Jaurlaritzako lehendakari ohia eta Tomas Urzainki historialaria.