Udal iturriek azaldu dutenez, orain aste bi jaso zuen salaketa tokiko Poliziak. Orduan abiatutako ikerketari esker, atxilotutako herritarrari 2010ean gertatutako antzeko ekintza bat ere leporatu diote, egilearen deskribapenak bat egiten duelakoan atxilotuagaz. Ertzain-etxeagaz beharrezko izapideak egin eta gero, epailearen esku jarri zuten pertsona hori.