Bihar, zapatua, dokumental arrakastatsu bat eskainiko da: “La sal de la Tierra”. Lan horrek Sebastiao Salgado argazkilariaren bidaia kontatzen du, eta hainbat sari eskuratu ditu: Cannes jaialdiaren epaimahaiaren sari berezia, Donostiako Zinemaldiaren ikusleen saria, eta abar. 20:00etan proiektatuko dute, sarrera doan. Gazteleraz.
Domekan, berriz, txikiek “Kon-tiki” pelikulaz gozatzeko aukera edukiko dute, 18:00etatik aurrera. Film hau benetako abentura batean oinarrituta dago: Heyerdahl Norvegiako esploratzaileak baltsa batean zeharkatu zuen Ozeano Barea. Zazpi urtetik gorakoentzat zuzenduta dago. Euskaraz.