"Itsasoaren emazteak" ikuskizuna, Sopelako kultura-asteburuaren protagonista

Iker Rincon Moreno 2015ko ots. 26a, 12:00

"Itsasoaren emazteak" ikuskizuna. © Sopelako Udala.

Asteburu honetan lehen mailako beste hiru ikuskizun egongo dira Kurtzio Kultur Etxean eta Urko kiroldegian. Protagonismoa “Itsasoaren emazteak” ikuskizun hunkigarriak izango duen arren, barikuan “Fausto ciudadano ejemplar” ikusi ahal izango da, eta domekan Gorakada taldearen “Munduari itzulia” haurrentzako antzerkia. Sarrerak erosteko ohiko lekuetara jo daiteke: Kurtzio kultur etxea, udaletxea eta Sopelarin Larrabasterrako herritarren arretarako bulegoa.

Otsailak 27, barikua

20:00 "Fausto, ciudadano ejemplar" (Pabellon 6) antzezlana Kurtzion

Sarrera: 6 euro

Otsailak 28, zapatua

19:30 "Itsasoaren emazteak" (Oinkari & Hika) dantza ikuskizuna, Urko kiroldegian

Sarrera: 5 euro (12 urtetik beherakoek 3 euro)
 
Martxoak 1, domeka
 
18:00 "Munduari itzulia" (Gorakada) antzezlana, Kurtzion.
 
Sarrera: Umeek 3 euro eta helduek 5 euro
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun