Martitzenean Itzartuk antolatzen duen XIX. tarta-lehiaketaren txanda helduko da, eta eguaztenean, berriz, genero ikuspegiko zineaz gozatzeko aukera egongo da. Martxoaren 5ean, Itzarturen egunik handiena, helduko da, pinturen, olerkien eta ipuin laburren lehiaketen ekitalditxoagaz. Barikuan, ostera, ekimen bi egongo dira: Haizea Lopez idazle sopeloztarraren "El veneno de Jane Ryan" liburu berriaren aurkezpena, eta "Emakumeak Goyaren lanetan" berbaldia eskainiko du Adela Bueno adituak.
Asteburuari begira, jarduera bi antolatu dituzte: zapatuan, Itzarturen bazkaria izango da Artxandan, eta domekan, Arriaga Antzokiko "Casa de muñecas" antzezlana.
Egitaraua:
Martxoak 2, astelehena
19:00 Berbaldia: Argentinako emakume indigenen lehenengo martxa, Saioa Asensiorekin. Kurtzio kultur etxean.
Martxoak 3, martitzena
18:00 XIX. Tarta Lehiaketa, Nagusien Etxean. Itzartuk antolatuta.
Martxoak 4, eguaztena
18:00 Genero-ikuspegiko zinea: "Al encuentro de Mr. Branks", Kurtzio kultur etxean.
Martxoak 5, eguena
19:00 Ekitaldia: Itzarturen lehiaketen sari-banaketa: pintura, ipuin laburrak eta olerkiak, Kurtzio kultur etxean.
Martxoak 6, barikua
18:30 Berbaldia: "Emakumeak Goyaren lanetan", Itzarturen egoitzan.
19:00 Haizea Lopez idazlearen azken liburuaren aurkezpena, Kurtzio kultur etxean.
Martxoak 7, zapatua
14:00 Itzartu elkartearen bazkaria, Artxandan.
Martxoak 8, domeka
19:00 Antzerkia: "Casa de muñecas". Kurtzio kultur etxean. Sarrera: 3 euro.