Atxilotuak Getxoko ertzain etxera eraman dituzte, izapideak egitera. Beste etxebizitza batzuen lapurretagaz lotura omen duten argitu gura dute. Bertoko Poliziak honako aholkua luzatu die auzokideei: etxebizitzen inguruan ezagunak ez diren pertsonak dabiltzanean, Sopelako Udaltzaingoari (944 065 511), Getxoko Ertzaintzari (944 063 420) edo SOS Deiak zerbitzuari (112) jakinarazteko, dagozkien egiaztapenak egin ditzaten.