Ostean etorriko dira gazteentzako grafiti-tailerra, musika eta dantza, lunch-a, literatur solasaldia eta beste hainbat ekitaldi. Eguna biribiltzeko ikuskizun bi egongo dira: 19:30ean Xabi Aburruzagaren kontzertua Aitor Antruejogaz batera, eta ordubete beranduago Tartean konpainiaren "Pankreas" tragikomedia ezaguna (sarrera sei euroan). Egun osoan, gainera, Zirrimarra pintura-taldearen erakusketa egongo da, argazkiak ikusi ahal izango dira, eta Sopelako kultur ekitaldien bideoak ikusgai egongo dira Kurtzion, beste hainbat jardueraren artean.
Egitaraua:
11:00 Imanol Ituño magoa.
11:30 Gazteentzako grafiti-tailerra.
12:30 Metalen kontzertu txikiak musika-saioa, Alberto Urretxuren taldearekin.
13:30 "Dangerous Love" dantza-ikuskizuna, Magali Moso, Leire Rada eta Amaia Sinobasekin.
14:30 Lunch-a, Sopela Kantarirekin.
17:00 Khomakey efektuarekin jolasean.
17:30 "Nire libururik kutsunena" solasaldia, Danele Sarriugarterekin.
18:30 Artzerki-tailerra, Jon Urrazaren zuzendaritzapean.
19:30 Xabi Aburrizaga (trikitia) eta Aitor Antruejoren (gitarra) kontzertu akustikoa.
20:30 Tartean konpainiaren "Pankreas" antzezlana, euskaraz. Sarrera: 6 euro.