Bihar, domekan, Larrabasterrako Urko kiroldegiak hartuko du haur eta kimu mailetako gimnasia erritmikoaren Bizkaiko taldekako txapelketa. Goizeko 10:00etatik aurrera, dozenaka taldek jardungo dute, musika eta mugimenduaren arteko oreka eta harmoniaren bila. Besteak beste, eskualdeko kluben ordezkaritza osatuko dute Zipiriñek, Sopelak eta Getxok. Bertan, erritmoa adierazteko tresna gisa, sokak, uztaiak, pilotak, zintak eta mazoak erabiliko dituzte lehiakide gazteek.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!