Meñakoz Kultur Elkarteak Askapena erakunde internazionalistaren inguruko berbaldia antolatu du martxoaren 25erako, eguaztena. Hitzordua Kurtzio kultur etxean jarri dute 19:00etan. Solasaldira sartzea libre izango da.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!