2015/03/22 18:00

Antzerkia

Errefuxiatu poetiko baten bizipenak

Kurtzio kultur etxea, Sopela

Martxoaren 22an, domeka, "Refugiee Poetique" (errefuxiatu poetikoa) izen­buruko haurrentzako ikuskizuna es­kainiko du Sopelan Claire Ducreux dantzariak bere konpainiarekin. Ema­naldia 18:00etan izango da Kurtzio kul­tur etxean, eta sarrerak 3 euroan egon­go dira hau­rrentzat, eta 5 euroan, helduentzat. Dan­tza eta antzerki bisuala batzen di­tu familia osoarentzako egokia den ikus­kizun horrek. Eskale batek parke bat bere aterpetxe bihurtu du; bi hesi, be­re ametsaren ate; zubi bat itsasontzi bi­lakatu du eta eskultura bat, bere bi­daide. dantza, antzerkia, clown, mi­moa... Berbabako ikuskizuna da.

Hizkuntza: Euskara
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun