Marlekiñek antzezlan bisual eta keinuzkoan lan egin zuen Kartoibiraka sortzeko. Ikuskizun horren abiapuntua eta helburua hori izan zen. Haurrentzat eta senideentzat interesgarria izango den testu bako ikuskizuna sortzea. “Julio Verneren nobelan oinarrituz, bidaiaren, abenturaren eta jokoaren izpiritua lortzen dugu”, diote antzerki-taldeko kideek. Obraren abiapuntua kaxen biltegi bat (edozein mezularitza agentzia) da, bertan hiru langilek kaxak ordenatzen eta kamioira eroaten lan egiten dute. Baina dibertigarriena desordenatzea eta jolastea da, kaxa barruetan begiratuta, mugitu baino, bidaiak amestea, biltegitik atera barik.