Sopelako Udal Gobernuak salatu duenez, ospitalea eraiki duten erakundeek "ez dute inolako aurreikuspenik egin sarbideen inguruan, eta ez dute kontuan hartu autoen joan-etorriek zer-nolako kalteak sortu ahal dituen Sopelan". Auzokideei informazioa helarazteko helburuagaz, Udalak auzo-bilera bi antolatu zituen iaz. Halaber, Urak Bide enpresa kontratatu zuen, sarbide-aukera ezberdinak zeintzuk izan daitezkeen aztertzeko asmoz.
Hainbat aukera
Udalak eskatutako txostenean ospitalera heltzeko hainbat aukera jasoko dira. Udal erakundeak azaldu duenez, ezelako neurririk hartuko ez balitz, Urdulizeko ospitalera autoz joaten diren lagunek Larrabasterra erdigunea zeharkatu eta Olabide kaletik joan beharko lukete, gaur egun ibilbide horretan hainbat "oztopo" dauden arren: semaforoak, sakanguneak, eta abar, herritarren segurtasuna arriskuan jartzen dutenak.
Enpresak egindako txostenaren zirriborroan, hainbat aukera aztertu zituzten: Ripa kaleko saihesbidea eraikitzea, Santa Marinan tunel bat eraikitzea, Urkoko biribilgunetik pasabide bat eraikitzea, eta abar.