Turismo-bulegoak nabarmendu duenez, Aste Santuko datuak ez dira kopuru isolatuak izan, joera baten adierazleak dira. Izan ere, 2015. urte osoan hilabetero ia-ia iazko kopuruak bikoiztu dira herrian: urtarrilean 249 izatetik 378 izatera, otsailean 188tik 411ra, eta martxoan 346tik 612ra. Azken urteetan, hondartzaz eta surfaz gainera, Sopelako Udala ahalegindu da turismoa bultzatzeko udalerriko bestelako ezaugarriak indartzen: burdin hesiko aztarnak, ibilbide naturalak, herriko kultur eskaintza, taberna-giroa, eta abar. Horrez gainera, maiatzean karabanentzako Uribe Kostako lehenengo aparkalekua zabalduko dela azpimarratu dute.
info +: turismoa.sopelaudala.org