Miryam Quiñones kantagile perutarrak abestuko du barikuan Sopelan

Iker Rincon Moreno 2015ko mai. 7a, 12:00

Miryam Quiñones Peruko kantagilea.

Bariku honetan, maiatzak 8, Miryam Quiñones kantagile perutarrak kontzertua eskainiko du Sopelan. Hitzordua 20:00etan jarri dute, Kurtzio kultur etxean. Eta sarrera 4 euroan egongo da. Saioa gaztelaniaz izango da, kultur iturri sopeloztarrek baieztatu dutenez.

Silvio Rodriguezen laguna eta musika jarraitzailea da Miryam Quiñones. Perun sorturiko kantagile honen abestiek gaurko usadio latinoamerikarretik edaten dute, adituek diotenez. "Como el alma en vilo" (2012) da bere azken lana.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun