Sopelako Udalak Sergio Polo preso sopeloztarra isolamendu modulutik ateratzea eskatuko dio Aljecirasko Espetxeari eta Madrilgo Espetxe Zuzendaritzari. Hala adostu zuen atzo, apirilak 28, Sopelako Udalbatzak. Etxerat elkarteak eskatuta, EH Bilduk proposamena aurkeztu zuen, eta koalizio abertzalearen aldeko zazpi botoak jaso zituen. EAJren zazpi zinegotziak abstenitu ziren, eta PSE-EEko biak eta PPko bakarrak kontra bozkatu zuten.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!