Horretaz gainera, gehien kezkatzen zaizkion gaien artean hirugarren adinekoa dagoela dio PPko alkategaiak: "nire lanagatik kolektibo horregaz hartu-emana izan dut eta hobetzeko asko dagoelakoan nago". Halere, Rodriguezek oinarrizkotzat jo ditu "Sopelako auzokideen segurtasuna eta lasaitasuna, etxebizitzara sarbidea erraztea, ekintzaileei bidea irekitzea, eta gizarte baliabideen kudeaketa ona, behartsuenengana hel daitezen". Berta Rodriguezek hiru legealdi daroatza zinegotzi lanetan Sopelan eta bere burua "elkarrizketarako irekia" legez definitzen du. "Ekarpen oro aberasgarri" dela uste du. Popularra ezkonduta dago eta alaba bat dauka.