Javier Liñera Sopelan bizi den aktorea da lan honen protagonista, eta bertan homosexualek frankismoan pairatutako errepresioa kontatzen da, kontzentrazio-esparruetan, kartzela berezietan... Lan honetan Liñerak drama, komedia eta kabareta batzen ditu, publikoaren gozamenerako. Sarrerak salgai daude ohiko lekuetan (Kurtzio, udaletxea eta Sopelarin Larrabasterrako bulegoan).
Irakurle agurgarria:
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!
Izan zaitez HIRUKAlagun