Apirilaren 28an egindako osoko bilkuran, Sopelako Udalbatzak aho batez onartu zuen Mendebaldeko Saharako auziari "bidezko eta behin-betiko konponbidea" ematea. Horretarako, herriko erakundeak hainbat eskaera egingo dizkio Espainiako Gobernuari. Besteak beste. 1975etik amaitu barik dagoen deskolonizazio-prozesuari amaiera ematea eskatuko dio, saharar herriaren borondatearen adierazpen libre eta benetakoa ziurtatuko duen erreferendum bat eginez.