Surf Businees Speed Meeting izeneko topaketa hori Kurtzio Kultur Etxean egingo da, eta bertan, "eremu bietako enpresek esperientziak partekatuko dituzte. Interes komertzial bera duten profesionalak, horrela, elkarlanean arituko dira modu zuzenean eta modu bizian. Helburua da informazioa eta lan-prozedurak trukatzea. Horrela, surf munduarekiko lotura eta ilusioa partekatzen duten bi zona geografikoen arteko harremana finkatu, eta estutu ahalko da", Sopelako Udalak zabaldu duenez.
Negozio arloari dagokionez, topaketan parte hartuko duten enpresak "oso anitzak" dira, udal iturrien arabera: kirol produktuen sortzaileak, komunikazio eta marketin enpresak, ingeniaritza informatikoak, ikus-entzunezko ekoizleak, ehun-diseinatzaileak eta abar.
Bussines Speed Meeting dinamika "enpresen arteko elkarrizketa arinen eta eraginkorren bitartez bideratzen da eta, informazio trukaketaren ondorioz, elkarlana sortzen da", azpimarratu dute Sopelako Kosta Festen antolatzaileek. Topaketari amaiera emateko koktel bat egingo dute, ekintzaileen eta parte hartzaileen arteko loturak sendotzeko.