Udal Gobernuak prestatu zuen araudia "udalerrian gaur egun dauden kezkei eta beharrizanari erantzun guran, azken hilabeteetan lizentzia ugari jaso dira-eta igogailuak ipintzeko, eta herritar askok bere interesa agertu du araudia moldatzeko".
Araudia eta planeamenduaren testuingurua kontuan hartuta, Udal iturriek zehaztu dutenez, "asmoa da udalerriko etxebizitzetan igogailuak jartzeko aukera erraztea". Horretarako, araudi berriak "aukera zabaltzen du eskaileren gutxieneko zabalera gutxitzeko, noiz eta bestelako irtenbide teknikorik ez dagoenean, eta beharrezko segurtasun-neurri denak betetzen direnean".
Horrez gainera, azaldu dutenez, kasu batzuetan, dagokion aldeko txostena egin beharko ei du Bizkaiko Foru Aldundiak, "gutxieneko segurtasun-neurri horiek betetzen direla bermatzeko".