Autokarabanentzako aparkalekua zabalik eta erabilgarri dago Sopelan

Iker Rincon Moreno 2015ko eka. 10a, 16:32

Autokarabana aparkalekua Urkon. © SOPELAKO UDALA

Daborduko erabilgarri dago autokarabanentzako aparkalekua, Larrabasterrako Urko kiroldegiaren alboan. Irailaren 30era arte zabalik egongo da eta ondoko zerbitzuak eskaintzen ditu: zarama-ontziak, ur edangarria daukan iturria, ur grisak eta beltzak botatzeko lekua, argiztapena eta abar. Halere, ura aldatzeko zerbitzuak urte osoan erabili ahal izango dira. Gunean 24 ibilgailurentzako lekua dago.

Esatea ur- eta elektrizitate-makinak erabiltzeko txanponak salduko direla turismo bulegoetan: "jeton" izeneko txanponak dira. Bakoitzaren prezioa euro batekoa da.

Erosteko ordutegia:

Ekaina eta iraila:

Astelehenetik zapatura: 10:00-14:00 / 16:00-18:00. Domeketan eta jai egunetan: 10:00-14:00

Uztaila eta abuztua:

Astelehenetik domekara: 10:00-15:00 / 16:00-19:00

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun