Lointeken gala-taldea
Txirrindularitzako aurpegi ezagunak ikustea espero da Sopelan, esaterako, Maialen Aramendia: iaz proba irabazi zuen eta aurten Euskaldun Sariko kadeteen liderra da; eta Sopela-Ugeragako Rocio del Alba Garcia: hirugarren dabil gazte-mailan. Halere, arreta handiena elitekoek jasoko dute. Lehia estua dago sailkapen nagusian: Gloria Rodriguezek 72 puntu ditu eta atzean dira Lourdes Oyarbide (70), Irene Usabiaga (69), eta Lointekeko Alicia eta Lucia Gonzalez (65 eta 63). Emilio Ramos Ugeragako presidenteak baieztatu du biak izango direla Sopelan. Haiekaz, besteak beste, Sheyla Gutierrezek korrituko du; zapatuan Bretainiako Plumelec-Morbihan UCI lasterketa irabazi zuen. Horri esker, Lointek 20 talde onenen artean sartu da.