Autobusen ordutegi berria irailaren 13ra artekoa izango da. Ibilgailuen aparkalekuaren mugaketa eta antolaketa kontrolatzeko TAO zerbitzua, berriz, irailaren 30era arte egongo da jardunean, hondartzetan eta egunero, 10:00etatik 20:00etara. Gehienez ere, egunean 5 euro ordaindu behar dira.
Autobusak ordu erdiro ibiliko dira eten barik. Ibilbide nagusi bi egingo dituzte: bata, egoitzaren eta Atxabiribil hondartzaren artekoa; bestea, Larrabasterrako metro-geltokiaren eta Arriatera hondartzaren artekoa. 10:00etatik 20:00etara bitartekoak izango dira ibilbide horiek, baina, gainera, goizean ordutegi eta ibilbide bereziak egingo ditu Sopelbusek.
Atxabiribil (markesina), Arriatera (triangu) eta Larrabasterrako metro-geltokiaren artean 15 minuturik behin ibiliko dira autobusak, goizeko 07:00etatik 07:45era. Jarraian, 08:00etatik 09:30era, haur-eskolaraino joango dira, 30 minuturik behin. Joanaldia 0,70 euro kostatzen da, eta 10 bidaiako bonua, 5 euro.