Azaldu dutenez, Mara Mara elkarteak beti bilatzen ditu eremu aproposak bere ekimenak garatu ahal izateko, eta Sopelan, eremu natural egokia topatu du: baserri bateko beheko solairuan, handia eta belardiagaz. Emi Tickler-en filosofiari jarraituz, elkarteko lan-taldeko partaideen laguntza izango dute umeek eta gurasoek, Mara Mara Txiki gunean. Eremu desberdinetan banatuko da gunea, eta umeek erabakiko dute non egon gura duten: idazketa, kalkulua, eremu sinbolikoa, eta abar. Goizeko 09:00etatik 16:30era zabalduko dute, eta arrastietan eta aste akabuetan ere egingo dituzte ekintzak.