Crowdfunding-a
Canalesek Europako Txapelketa irabazteko erronka ipini dio bere buruari; izan ere, txapeldunordea izan zen, lesionatu baino lehen. Nazioarteko hainbat probatan jardun beharko du aurretik, horrek dakartzan gastuakaz. Hori dela eta, crowdfunding kanpaina bati ekin dio sopeloztarrak. Canalesek hainbat sari ipini ditu zaleentzat, besteak beste: 500 euro jartzen duenak aukera izango du beragaz entrenatzeko. Bestalde, Bizkaiko Foru Aldundiak ere surflaria babesteari ekin dio.