Gaur, zapatu eguerdian, pilotari profesionalen txanda izango da Sopelako udal-pilotalekuan. Bi partida jokatuko dituzte: lehenengoan, Landetak eta Ibargaraik jokatuko dute Zubiriren eta Ibai Perezen aurka; bigarren partidan, Gaubekak eta Imanolek euren indarrak neurtuko dituzte Fustogaz eta Ayerbegaz. Bihar, domeka, berriz, Sopelako pala txapelketa parekide eta herrikoiaren finala jokatuko da leku berean. 21:00etatik aurrera, Irantzu Castrok eta Julene Migalek euren trebezia neurtuko dute Garazi Alvarezegaz eta Aran Ituartegaz. Guztira, 30 lagunek parte hartu dute txapelketan.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!