Uribe Kosta jaietan 2015

Meñakoz Kultur Taldeak jaurtiko du Larrabasterrako jaietako txupina

Iker Rincon Moreno 2015ko uzt. 8a, 13:28

Herri-bazkaria prestatzen Larrabasterrako jaietan. © SOPELAKO JAI BATZORDEA

Ekainaren 29an San Pedro jaiak amaitu ostean, uztailaren 15era arte itxaron beharko dute sopeloztarrek herriko jai giroaz gozatzeko. Eguazten horretan hasiko dira Karmen jaiak Larrabasterran, eta domekara arte iraungo dute.

Egitaraua:

Uztailak 15, eguaztena

18:00 Sardina-jana, nagusien etxean.

19:00 Jaien hasiera: Itsasoaren izakien kalejira. Erdu mozorrotuta! Urgitxieta plazan hasita.

20:30 Pregoia eta txupinazoa Meñakoz Kultur Elkartearen eskutik. Ondoren triki-poteoa Sopelako panderojoleakaz.

20:30 XXVIII. Futbito txapelketako finalak Urko kiroldegian.

22:00 Kontzertuak Urgitxieta plazan: ABRA KADAVER eta TRAVELLIN' BROTHERS.

Uztailak 16, eguena. Karmen Eguna

Goizean zehar, Barinatxe Txistu Taldea KALEJIRAn.

11:00etatik aurrera, Iberrota plazan KANPALDI familiarra, Berbalapiko taldea eta Larrabasterrako auzokideen laguntzagaz: kanpin denden muntaiaren ostean, betiko jolasak, makarroi jana, malabaristen tailerra eta gauean ipuin kontalaria. Anima zaitezte eta ekarri zuen kanpin dendak! (Euria egitekotan Urkon egingo da).

11:00-14:00 eta 17:00-20:30 HAURRENTZAKO JOLAS PARKEA Urgitxieta plazan: puzgarriak, ludoteka eta jumping-a.

11:00-14:00 eta 17:00-20:30 GAZTEENTZAKO JOLASAK Urgitxieta plazan: zezen mekanikoa eta gladiadoreak.

11:00-14:00 eta 17:00-20:30 ASKOTARIKO TAILERRAK Urgitxieta plazan.

12:00 Meza nagusia Karmengo elizan. Ondoren, Sopelako Lagun Artea eta Barrikako abesbatzen kontzertua eta ohorezko aurreskua. Bukatzean, kalejira abesbatza hauekaz.

13:00 Sopelako Eguzkilore eta Meñakoz dantza taldeen kalejira Karmengo elizatik Urgitxieta plazara. Ondoren emanaldia Urgitxieta plazan.

20:00 ROCK & KIDS umeentzako rock kontzertua Urgitxieta plazan.

23:00 Kontzertuak Urgitxieta plazan: KOROVA eta RISE TO FALL.

Uztailak 17, barikua

11:00-14:00 eta 17:00-20:30 HAURRENTZAKO JOLAS PARKEA Urgitxieta plazan: puzgarriak, ludoteka, cart-ak eta trena.. .

11:00-14:00 eta 17:00-20:30 GAZTEENTZAKO JOLASAK Urgitxieta plazan: bideo-jolasak eta simulagailuak.

12:00-14:00 eta 18:00-20:00 KAIREN TXOKOA Urgitxieta plazan: azukre-kotoia, krispetak eta gozokiz egindako tartak egiten ikasteko umeentzako tailerra.

23:00 KONTZERTUAK Urgitxieta plazan: THE LASAI eta THE SKATALITES.

23:00 ROTOTOM LAUNCH PARTY, DUB ACADEMY Iberrota plazan, Sopelako Sustrai Beltzak elkartearen eskutik: Señor Wilson (Brtzelona), Macky Banton (Ingalaterra), Greenlight sound system (BCN) eta Watts Attack sound system (Sopela).

Uztailak 18, zapatua

10:00etatik aurrera, gazte eta helduentzako saski 3x3 txapelketa Urkon.

11:00-14:00 eta 17:00-20:30 HAURRENTZAKO JOLAS PARKEA Urgitxieta plazan: puzgarriak, ludoteka, jumping-a eta trena.

11:00-14:00 eta 17:00-20:30 GAZTEENTZAKO JOLASAK Urgitxieta plazan: bomper balls.

11:00-14:00 eta 17:00-20:30 ASKOTARIKO TAILERRAK Urgitxieta plazan.

11:00 Umeentzako bizikleta jinkana Urkon, Ugeraga txirrindulari taldearen eskutik.

13:00 Ume txikientzako TXONTXONGILO ikuskizuna Urgitxieta plazan: “El pequeño gran mundo de los hermanos Lambe” Companya Encaixats (Katalunia).

13:00 Kantu-poteoa Sopela Kantari taldeagaz, tabernaz taberna.

14:30 HERRI BAZKARIA Urgitxieta plazan (txartelak aurretik erosi behar dira: Ugari supermerkatuan eta Larrabasterrako Turismo Bulegoan). Umeentzako menu berezia egongo da. Ekarri zure edalontzia eta sardexka etxetik. Helduentzako txanda 15:00etan izango da. Bazkaldu ostean elektrotxaranga.

20:00 KALE ANIMAZIOA Rockalean taldeagaz.

21:00 LOS 5 BILBAINOS taldearen kontzertua Iberrota plazan.

23:00 KONTZERTUAK Urgitxieta plazan: PERLAK eta HONAT.

Uztailak 19, domeka. Kuadrillen Eguna

10:00etatik aurrera MARMITAKO LEHIAKETA Urkon (13:30ean lapikoak aurkeztea eta 14:30ean sari-banaketa).

11:00-14:00 eta 17:00-20:30 HAURRENTZAKO eta GAZTEENTZAKO JOLAS PARKEA Urkon: ludoteka, puzgarriak eta bomper balls.

13:00 BITSAREN JAIA Urkon.

18:00 Kalejira Bicho do Samba BATUKADAgaz Urkon hasita.

19:00 Denontzako KARAOKEA (familiak, umeak, gazteak...) Iberrota plazan.

20:00 Erromeria ERDIZKA LAUETAN taldeagaz Urgitxieta plazan (dantza-plaza).

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun