Zapatu honetan, Sopelako Itzartu emakume elkartearen antzerki-taldeak antzezlan berria estreinatuko du: "Todas somos compañeros" da izenburua, eta Jaime de Arminan da obraren egilea. Itzartu Teatroa taldeak herriko kultur etxea aukeratu du lana antzezteko: Kurtzion izango da emanaldia. Arrastiko 07:00etan ipini dute hitzordua. Gainera, eta urtero legez, sartzea doakoa izango da.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!