Halako bisita gidatuak aspaldi antolatzen ditu Sopelako turismo-bulegoak, udalerrian turismoa bultzatzeko helburuagaz eta herriak dauzkan hainbat ezaugarri agerian jartzeko. Gainera, geologiaren ezagutza indartu eta memoria historikoa bultzatzen dute ekimen horregaz.
Baina adi ibili; izan ere, bisitetan parte hartu gura izanez gero, aurrez izena eman beharra dago. Horretarako, turismo-bulegora jo daiteke (Loiola Ander Deuna, 28) edo, gurago bada, Larrabasterrako informazio-puntura (Aretxabaleta enparantza, 1). Bertaratzerik ez duenak aukera du telefonoz eta Internetez ere izena emateko: utzi mezua 94 406 55 19 telefono zenbakira deituz, edo igorri mezua turismo@sopelana.eus helbide elektronikora.
Azkenik, bisita gidatuen prezioari dagokionez, kontuan hartu 3 eurokoa izango dela.