2012ko urriaren 11n estreinatu zuten Bypass filma Euskal Herriko zinema-aretoetan. Gorka Otxoa (Goenkale, Vaya Semanita, Pagafantas) eta Barbara Goenaga (Goenkale, Izarren Argia) ditu protagonista komedia erromantiko horrek, eta zinea barre-algaraz bete ei zuen 2012ko Donostiako Zinemaldian. Aktore horiez gainera, Sara Cozar, Mikel Losada, Itziar Atienza, Unax Ugalde eta Aitor Mazo bera agertuko zaizkigu pantailan. Pelikulak 98 minutuko iraupena dauka, eta Patxo Telleriak idatzi zuen gidoia.
Ilargipeko Zinema zikloari dagokionez, abuztuaren 1ean, zapatuan, izango da hurrengo emanaldia, Jean-Pierre Jeunet zuzendari frantziarraren "Gazte harrigarria TS Spivet" filmagaz. Emanaldia 22:15ean hasiko da Larrabasterrako Urgitxieta plazan; zazpi urtetik gorakoentzat, euskaraz eta doan.