Munarrikolandak irteera egingo du Europako mendietara, asteburu honetan

Iker Rincon Moreno 2015ko uzt. 8a, 13:23

Munarrikolanda mendi-taldeak irteera egingo du Europako mendietara, Leon aldera, asteburu honetan, uztailaren 11n eta 12an. Zapatuan, Cordiñanesetik igoko dira mendizaleak, eta Rienda de Asotin bidetik igaro ostean, Collado Jermoso aterpetxean egingo dute lo. Domekan, Llambrion igo eta Fuente Dera jaitsiko dira, Pedabejoko kanaletik. Irailaren bigarren aste akabuan, ostera, Pirinio­etara joango dira asteburu pasa. Zapatuan, hilaren 12an, Villanuatik irtengo dira La Trapara igotzeko 4x4 ibilgailuetan; handik igotzen hasiko dira Collaradara. Gaua Canfranc herrian igaroko dute, eta domekan, Aspe igoko dute. Munarrikolanda mendi-taldeagaz harremanetan ipintzeko: 946 055 208 / munarri@gmail.com

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun